miércoles, 31 de octubre de 2012

BERTSO-ESKOLEN TOPAKETA ZARAUTZEN

2012/11/24

Irudia
     Pasa den larunbatean, Azaroak 24, Zarautzen Euskal Herriko Bertso-eskolen Topaketa "Beeee Eguna" ospatu egin zen. Euskal Herriko bertso-eskola desberdinetatik etorritako 140 lagun inguru elkartu egin ziren.

    Zarauzko bertso-eskolak antolaturiko eguna 12.00etan bertso-poteoarekin hasi egin zen, bazkaldu ondoren bertso-eskolek prestaturiko sortak izan ziren. Gauez berriz, gaztetxean emanaldi berezi bat esketxekin eta erromeriarekin festa hasi egin zen.


 

"SAUTRELA"

(XVI. mendea) Linguae Vasconum Primitiae - Mosen Bernart Etxepare

"SAUTRELA"

O Heuskara, landa ezak Garazi’ko herria,
Zeren hantik uken baituk behar duian tornuia;
Lehenago hi baitintzan lengoajetan azkena, 
Orai aldiz izanen iz orotako lehena.
 
Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden,
Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen,
Zeren ezein skripturan erideiten ezpaizen,
Orai dute ikasiren nola gauza hona zen.
 
Heuskaldun den gizon orok altza beza buruia,
Ezi huien lengoajia izanen da floria,
Printze eta jaun handiek, orok haren galdia,
Skribatuz al balute ikasteko desira.
 
Desir hura konplitu du Garazi’ko naturak,
Eta haren adiskide orai Bordel’en denak;
Lehen inprimitzalia Heuskararen hura da;
Basko oro obligatu jagoitikoz hargana.
 
Etai, lelori, bai lelo leloa, zarai leloa.
Heuskara da kanpora, eta goazen oro dantzara.
 
Ezein iaunek eztu nahi mutil gaixtoa eduki,
Ez pagatu soldatarik zerbitzatu gaberik.
Iangoikoa ari duzu hala hala gureki:
gloriarik ez emanen hongi egin gaberik.

MOSEN BERNART ETXEPARE

     XV. mendearen azken hamarkadetan, Nafarroa Behereko Garaziko Sarasketan jaio zela uste da, bizitza gehiena Garazi eskualdean eman zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario bezela.

     1512tik aurrera, Nafarroako erreinuan izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizi zituen. 1516an, Nafarroako Henrike II.a, Aragoiko Fernando II.a erregearen kontra, Donibane setiatu zuenean Etxepare han zegoela frogatzen duten agiriak existitzen dira. Poema batean azaltzen duenez, Nafarroako erregearen mende preso egon zen Biarnon, baina ez dakigu zeintzuk izan ziren atxilotzearen arrazoiak.

     Harez gero, bere poema liburua idatzi zuen, euskarazko lehenbizikoa. Bordelen plazaratu zen 1545ean, Linguae vasconum primitiae izenburuarekin. Etxeparek agerian uzten du bai tituluan bertan, eta baita hitzaurrean eta amaierako poemetan lehen euskal idazlea dela. Euskaldunek bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez, euren burua erakutsiz.
 

     Linguae vasconum primitiae liburu hamabost poemaz osatutako bilduma bat da, 52 orrialde guztira, eskaintza moduko hitzaurre labur batekin. Lehenengo bi poemetan gai erlijiozkoa darabil, hurrengo hamarrak amodioari buruzkoak dira, sarri gordintasun betean azalduak. Hamahirugarren poema autobiografikoa da (kartzelako egonaldia), eta azken bietan euskararen goraipamena egiten du. 

     15 silabako bertso-lerro luzeak ontzen ditu bi ataletan banatuak. Bertso-moldea eta gaien erabilera herrikoia da erabat, eta antz handia du lirika herrikoiarekin.                                                           Irudia

     Zenbaitek Hitako artziprestearen eta Etxepareren arteko kidetasuna nabarmentzen dute. Baina, ezin dira ahaztu beste zenbait porten eragina. Adibidez, François Villon, Clément Marot eta Proventzakotrobadoreak.

                                

SARRERA

     Bertso munduarekin erlazionatutako blog honen bitartez, EKINTZA ikastolan urte osoan zehar bertsolaritza munduaren inguruan egin diren ekintzen berri emango da, eta kanpokoak diren pertsonen iritzi eta ideiak ezagutzeko aukera ere jasoko da.

     Ikastolan egindako lana gainontzekoei komunikatzeko aukera eskaintzen dugu, eta urtean zehar ikastolan sortu diren bertso, eta etorriko diren bertsolarien berri emango da.