miércoles, 31 de octubre de 2012

MOSEN BERNART ETXEPARE

     XV. mendearen azken hamarkadetan, Nafarroa Behereko Garaziko Sarasketan jaio zela uste da, bizitza gehiena Garazi eskualdean eman zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario bezela.

     1512tik aurrera, Nafarroako erreinuan izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizi zituen. 1516an, Nafarroako Henrike II.a, Aragoiko Fernando II.a erregearen kontra, Donibane setiatu zuenean Etxepare han zegoela frogatzen duten agiriak existitzen dira. Poema batean azaltzen duenez, Nafarroako erregearen mende preso egon zen Biarnon, baina ez dakigu zeintzuk izan ziren atxilotzearen arrazoiak.

     Harez gero, bere poema liburua idatzi zuen, euskarazko lehenbizikoa. Bordelen plazaratu zen 1545ean, Linguae vasconum primitiae izenburuarekin. Etxeparek agerian uzten du bai tituluan bertan, eta baita hitzaurrean eta amaierako poemetan lehen euskal idazlea dela. Euskaldunek bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez, euren burua erakutsiz.
 

     Linguae vasconum primitiae liburu hamabost poemaz osatutako bilduma bat da, 52 orrialde guztira, eskaintza moduko hitzaurre labur batekin. Lehenengo bi poemetan gai erlijiozkoa darabil, hurrengo hamarrak amodioari buruzkoak dira, sarri gordintasun betean azalduak. Hamahirugarren poema autobiografikoa da (kartzelako egonaldia), eta azken bietan euskararen goraipamena egiten du. 

     15 silabako bertso-lerro luzeak ontzen ditu bi ataletan banatuak. Bertso-moldea eta gaien erabilera herrikoia da erabat, eta antz handia du lirika herrikoiarekin.                                                           Irudia

     Zenbaitek Hitako artziprestearen eta Etxepareren arteko kidetasuna nabarmentzen dute. Baina, ezin dira ahaztu beste zenbait porten eragina. Adibidez, François Villon, Clément Marot eta Proventzakotrobadoreak.

                                

No hay comentarios:

Publicar un comentario