viernes, 30 de noviembre de 2012

ARNAUD OIHENART

     1592ko abuztuaren 7an Maulen, Zuberoa, jaio zen eta 1667an Donapaleun, Nafarroa Behera, hil. Euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa da. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi egin zuen.

     Mauleko lurjabe eta merkatari familia batean jaio zen. Bordelen zuzenbidea ikasi zuen. 1663an Zuberoako estatuetako sindiko izendatu zuten, hirugarren estatuko kide gisa. 

     Ardosko Joana baxenafarrarekin ezkondu eta Donapaleura joan zen, nafar estatuetan abokatu lanetan aritzera. Agaramontar leinuari buruzko informazioaren bila aritu zen Baionako, Paueko, Touluseko eta Parisko agiri-gordailuetan. Nafarroako erregeordeak ukatu egin zion Nafarroako Comptos Ganberako agiriak begiratzea, susmoa hartuta Oihenartek informazio hura Fernando katolikoak gauzatutako Nafarroaren inbasio gaztelarraren aurka idazteko erabiliko zuela.
           
     Denbora luzean zehar lehen Euskal idazle laikotzat kontsideratua izan zen, izan ere alabako Juan Pérez de Lazarragaren eskuizkribua 2004. urtean aurkitu zen. Poesia, Bernat Etxepareren herri-tradizioko moldeetatik urrundu nahi izan zuen, auzo-erdaretako poesia jasora hurbiltzeko.
           
     Metrika zorrotza eta errima aberatsa darabil. Berari zor diogu euskal poesiaren gaineko lehen hausnartze literarioa; euskal idazleen artean horrelako kezka estetikoak erakusten dituen lehena da.

  • Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur (1657), frantsesez idatzia: Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak: O.ren gastaroa neurthitzetan. Poesiak autobiografikoak dira. Metrika zehatza darabil, eta hizkuntzaren aldetik berrizalea da. Hitz berriak eta aditz trinkoak asmatzen ditu, hala nola derakurt 'irakurtzen dut' adizkia, eta neurtitz hitz elkartua.

Irudia
  • Notitia utrisque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae (Paris, 1638), latinez idatzia: Bi Baskonien historia, iberiarrarena eta akitaniarrena. Lan honetan Euskal Herri osoaren historiaren berri ematen du, Hegoaldea naiz Iparraldea aintzat harturik. Historiarekin batera, euskararen morfologiari buruzko 24 orrialde dakartza, non gramatika klasikotik aldendu eta euskararentzat molde berriak aurkitzen ahalegintzen den. 

  • L'art poetique, frantsesez idatzia: Piarres Lafittek 1967an eskuizkribua aurkitu eta bere aldizkarian (Gure Herria aldizkaria) argitaratu zuen. XX. mendean aurkitutako eskuizkribua, euskarazko poesiaren inguruko gogoeta da: bere ustez poesia euskaraz nola egin behar den azaltzen du, poemetan gorde behar liratekeen errima eta neurkera arauak ematen ditu, eta argitaratutako poemak hein batean teoriarenaplikazioa dira.     

     Nabarmena da molde tradizionalak gainditu eta inguruko hizkuntzen eredu jasoagoetara hurbildu nahi duela. Bere garaiko euskal poesiaren berri ematen du baina poema asko bere emazteari zuzendurikoak dira.


miércoles, 28 de noviembre de 2012

ENE- Euskararen Nazioarteko Eguna


Irudia
     1522ko abenduaren 3an Xabierko Frantzisko hil egin zen. Kondairak dioenez, hil aurreko bere azken hitzak euskaraz izan ziren.

     1949ean Eusko irakaskuntzak data honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuen bere omenez.

     1995ean ENE instituzionalizatu egin zuten, Euskaltzaindia eta Eusko jaurlaritza bat eginik.


" Euskara giza ondarea da: Komunikazio
eta batasunerako tresna.
Elkar ulertu eta giza helburu gorenera 
heltzeko beharrezko baliabidea."

...

" Hizkuntza ispilu leiala da,
non kondairan zehar, herri baten
baldintza sozialak isladatzen diren."

Benito Lertxundi

martes, 27 de noviembre de 2012

IZETA SARIKETAK

     Bi urtetik behin ospatzen den sariketa bat da. Aurten bostgarren edizioa beteko du. 2004ean Nafarroako Bertsozale Elkartea hasi zen sariketa hau antolatzen Baztango Udalaren laguntzaz Mariano Izetaren omenez. Izan ere gizon honek lan handia egin zuen bertsolaritza eta herri kulturaren alde.

     Xalto sariketarekin batera antolatu egiten da Nafarroako bertsolari gazte edo hasiberriei kantatzeko aukera eskaintzeko helburuarekin.

    Ostiral honetan sariketa honen finala jokatu egingo da. 17 bertsolarik hartu zuten parte joan den ostiralean jokatu ziren bi kanporaketetan. Baraibarnen 8 bertsolari aritu ziren eta Baraiñanen, berriz, 9.

     Guzti hauetatik 6 bertsolari sailkatu dira ostiral honetako finalerako, ondorengo ariketak izango dituzte zain:
  • 8ko handian binaka gaia emanda hiruna bertso.
  • 8ko txikian binaka ofiziotan hiruna bertso.
  • Binaka, launa kopla.
  • Kartzelako lana: zortziko tzikian bi punturi erantzun eta gaia emanda bakarka bina bertso.

Irudia
ZORTE ON 6 BERTSOLARI FINALISTEI!!

domingo, 11 de noviembre de 2012

"Gomendiozko karta"

(XVI. mendea) Joanes Leizarraga

"Gomendiozko Karta"
Joana Albretekoa Irudia
Andrea, zeren ni zure ezagun gabea bezala naizelarik, Testamentu berriaren heuskarazko translazione hunen zure Maiestateari dedikatzera ausartu naizen, merezi onez arintasunez akusa ahal neinde, baldin neure aursartgoa hunez zerbait exkusa bereren eman ezpaneza.
Bada, niri haur eragin draudaten anhitz berze razoinen artean izan dirade, zure humanitate handi jende prestu guziez laudatua, eta Iainkozko zure zelo handia.
Zure humanitateaz den bezenbatean, ene manera halako bazen ere, non ezpaitzuen irudirik ere zure humanitatea sekulan enegana hel ahal leitela, guziagatik ere anhitz aldez hura baliatu izan zait, eta printzipalki, zure maiestatearen plazera hala izanik gaje ordena lekidan, zure Bearnoko herrian entretenitu izan naizen bezenbatean: ezen halaz eman izan zait ithoa bezala azpitik nendukaten gogo-arranguretarik, eta orhoitzeak ere buruko biloa latz eraziten drautan kaptivitatezko sujek zionetik ilkhiteko okasione eta moien.

Eta zure zelo Iainkozkoaz den bezenbatean, hark du enjendratu zu baithara jende prestuen bihotzean halako reverenzia bat, non are zure ezagutza eztutenek ere ezin asko mirets baitezakete zure berthutea, zuri zuzen onez emaiten zaizkizun laudorioakgatik eren hain afekzionatu erakusten aren Iainkoaren tenpleko gauza gaizkituen drezatzen, eta zeren hark, kuasi desegin eta arrasatu izanik, orain zure moienez reedifikatzen delarik, rekrubatu baitarama bere leheneko edertasun Apostoluen denboran ohi zuena.

JOANES LEIZARRAGA

     Bere jaiotza- eta heriotza-datak ez dira ziurrak, baina badirudi 1506an jaio zela Beskoitzen (Lapurdi). Protestante egin aurretik apaiz katolikoa izan zen. Euskaraz argitaratu zuen lehenengo prosa-idazlea eta itzultzailea izan zen.

     1559an Eliza Katolikoa utzi zuen kalbinistekin bat egiteko, eta espetxeratu egin zuten. 1563ko martxoan Pauen lehenengo sinodoa egin zuten kalbinistek, eta Joanes Leizarraga jakintsua gonbidatu zuten. Oruan eman zioten Testamentu Berria eta zenbait otoitz kalbiniar itzultzeko agindua.

     Leizarragak bizpahiru urtetan burutu zituen itzulpenak; izan ere, 1565ean lau laguntzaile euskaldun izendatu zituen Olorongo biltzarrak Leizarragak  egindako lana gainbegiratu eta zuzentzeko: Piarres Landetcheverry; Sanz de Tartas,  Joannes Etcheverry eta Tardets.

     1566an Nayko sinodoan Leizarragak egindako lana goraipatu zuten, eta handik urtebetera Paueko sinodoak ministro izendatu eta Bastidara (Nafarroa Behera) bidali zuen.

     1571an, beskoiztarraren lana aargitaratu zen urtean, elkartu ziren Leizarraga eta Joana Albretekoa. 1573tik aurrera oso eskasak dira Leizarragari buruzko datuak.

     Joanez Leizarragaren lan nagusiak hiru dira, eta hirurak 1571n Roxelan kaleratu ziren: Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria (itzulpen-lan nagusiak), Kalendrera eta ABC, edo Christionen Instructionea.

     - Testamentu Berriaren itzulpenean, itzulpen nagusiaz gain badaude beste zenbait testu: obraren hasieran eta amaieran erreginari zuzendutako gutuna, "Heuscalduney" atala, obraren benetako hitzaurrea eta "Cuberoaco herrian usançatan ezdiraden hitz bakoitz batzu hango ançora itzuliac" izenekoa. Beste alde batetik, beste itzulpen-, moldapen- eta egokitzapen-lan txikiago batzuk.

     - Kalendrera, bere izenak dioen bezela, 16 orrialdeko erlijio-egutegia da.

     - ABC edo Christinoen instructionea othoitz eguiteco formarequin, haur eta gazteak gogoan hartuta egindako liburua da. Leizarragaren itzulpen honetan lau atal nagusi nabarmentzen dira: hitzaurre moduko bat, atal gramatikala, atal aritmetikoa eta atal doktrinala. Badirudi Lyonen 1555an argitaratutako eredu kalbindarrari jarraiki egin zuela ABC.

     Leizarragak bere lana amaitu zuenetik Roxelan argitaratu zen arte sei bat urte igaro ziren.

     Hotsei eta morfologiari dagokionez, eredu arkaikoa da. Lexikoan latinerako daukan joera nabarmena da edozein pasarte irakurri orduko. Oraindik nertzeke dago, zer puntura arte baliatu zuen Leizarragak bere inguruko euskara edo beste ereduren bat.

viernes, 9 de noviembre de 2012

"Hemen natza ortzirik..."

(XVI. mendea) Juan de Amendux

"Hemen natza ortzirik..."

Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eiritzirik,
Herioak ustegabe doloroski egotzirik.

Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik,
Onak eta onrak bertan munduak edekirik,
Plazerak azke [...] atsekabe bihurturik.
Ahaideak eta adiskideak urte gutiz atzendurik
Ikusten tut isuririk, harresi guzia deseginik,
Argi gabe, ilunbetan, ustel eta kirasturik.
Nigar begi bapederak bere aldiaz oroiturik:
Nihork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik.
Ene, arima duzuen gomendatu, garitatez mobiturik.
Zarraizkidate guzi[...] bertan hitzok ongi notaturik.

Josafaten baturen gara judizion elkarreki;
Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.

JUAN DE AMENDUX

     1544-1545 inguru Iruñean jaio zen, aita medikua 1547an eta ama 1548an hil zitzaizkion. Jaiotez Gaztelu plazaren atzeko etze batean bizi izan zen, Nafarreria auzoan.

     Kasu honetan, ohikoa denez, bere aitona, Pareton Garro, bere legezko arduraduna bihurtu zen. Umea bere osabarekin eraman zuen Nafarroako Erriberara. 12-13 urterekin Zaragozara eraman zuen lanbide bat ikas zezan. Ehun eta ohialak ekoizten zituen gizon baten etxean aritu zen, nahiz eta hitz eman 5 urtez lan egingo zuela, urte baten buruan Valtierrako bere etxera itzuli zen gaixo eta zauriturik. Operatu beharra izan zzuen eta ondorioz hainbat hilabete igaro zituen ohean. Bere osabak berriz ere Zaragozara bidali zuen, baina 14 urte bete zituenez Etxebeltzeko Lope izeneko ahaide batekin joan egin zen. Honek emandako diruari esker Sevillara joan zen lan egitera, etxera itzuli bezaiin pronto Flandesera joan zen zorterik gabe.

     Finkatzeko, Etxebeltzeko Lope senideak Iruñeko Txapitel kaleko denda bat eman zion, baina zorrek 1567ko irailan kartzelara eraman zuten. Bertam bere egoer txarra salatu zuen. Hantxe idatzi zuen gaur dugun poema bakarra.

     Nahiz eta bere poemek ikuspegi ilun bat erakutsi, kartzelatik irten eta gero, Gorteetako aguazil bihurtu zen. Geroztik ez dakigu ezer.

     Bi bertso baino ez dira mantendu bere lan guztiatik 1963an Nafarroako Artxibo Orokorrean. Izenbururik ere ez du, eta Hemen natza ortzirik... lehendabiziko hitzez ezaguna da. Metrika eta errimari dagokionez, ezin da momentuz korronte baten barruan sailkatu. Gazteleraz ondo idazteko zailtasunak handitu egiten zitzaizkiolako sentimenduak jatorrizko hizkuntzan eta mintzaira erritmikoan azaltzen saiatzerakoan. Honi gehitu beharko genioke hizkuntzak dituen berezko zailtasunak.