viernes, 9 de noviembre de 2012

JUAN DE AMENDUX

     1544-1545 inguru Iruñean jaio zen, aita medikua 1547an eta ama 1548an hil zitzaizkion. Jaiotez Gaztelu plazaren atzeko etze batean bizi izan zen, Nafarreria auzoan.

     Kasu honetan, ohikoa denez, bere aitona, Pareton Garro, bere legezko arduraduna bihurtu zen. Umea bere osabarekin eraman zuen Nafarroako Erriberara. 12-13 urterekin Zaragozara eraman zuen lanbide bat ikas zezan. Ehun eta ohialak ekoizten zituen gizon baten etxean aritu zen, nahiz eta hitz eman 5 urtez lan egingo zuela, urte baten buruan Valtierrako bere etxera itzuli zen gaixo eta zauriturik. Operatu beharra izan zzuen eta ondorioz hainbat hilabete igaro zituen ohean. Bere osabak berriz ere Zaragozara bidali zuen, baina 14 urte bete zituenez Etxebeltzeko Lope izeneko ahaide batekin joan egin zen. Honek emandako diruari esker Sevillara joan zen lan egitera, etxera itzuli bezaiin pronto Flandesera joan zen zorterik gabe.

     Finkatzeko, Etxebeltzeko Lope senideak Iruñeko Txapitel kaleko denda bat eman zion, baina zorrek 1567ko irailan kartzelara eraman zuten. Bertam bere egoer txarra salatu zuen. Hantxe idatzi zuen gaur dugun poema bakarra.

     Nahiz eta bere poemek ikuspegi ilun bat erakutsi, kartzelatik irten eta gero, Gorteetako aguazil bihurtu zen. Geroztik ez dakigu ezer.

     Bi bertso baino ez dira mantendu bere lan guztiatik 1963an Nafarroako Artxibo Orokorrean. Izenbururik ere ez du, eta Hemen natza ortzirik... lehendabiziko hitzez ezaguna da. Metrika eta errimari dagokionez, ezin da momentuz korronte baten barruan sailkatu. Gazteleraz ondo idazteko zailtasunak handitu egiten zitzaizkiolako sentimenduak jatorrizko hizkuntzan eta mintzaira erritmikoan azaltzen saiatzerakoan. Honi gehitu beharko genioke hizkuntzak dituen berezko zailtasunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario