Bi urtetik behin ospatzen den sariketa bat da. Aurten bostgarren edizioa beteko du. 2004ean Nafarroako Bertsozale Elkartea hasi zen sariketa hau antolatzen Baztango Udalaren laguntzaz Mariano Izetaren omenez. Izan ere gizon honek lan handia egin zuen bertsolaritza eta herri kulturaren alde.
Xalto sariketarekin batera antolatu egiten da Nafarroako bertsolari gazte edo hasiberriei kantatzeko aukera eskaintzeko helburuarekin.
Ostiral honetan sariketa honen finala jokatu egingo da. 17 bertsolarik hartu zuten parte joan den ostiralean jokatu ziren bi kanporaketetan. Baraibarnen 8 bertsolari aritu ziren eta Baraiñanen, berriz, 9.
Guzti hauetatik 6 bertsolari sailkatu dira ostiral honetako finalerako, ondorengo ariketak izango dituzte zain:
- 8ko handian binaka gaia emanda hiruna bertso.
- 8ko txikian binaka ofiziotan hiruna bertso.
- Binaka, launa kopla.
- Kartzelako lana: zortziko tzikian bi punturi erantzun eta gaia emanda bakarka bina bertso.
![]() |
| Irudia |
ZORTE ON 6 BERTSOLARI FINALISTEI!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario