domingo, 11 de noviembre de 2012

JOANES LEIZARRAGA

     Bere jaiotza- eta heriotza-datak ez dira ziurrak, baina badirudi 1506an jaio zela Beskoitzen (Lapurdi). Protestante egin aurretik apaiz katolikoa izan zen. Euskaraz argitaratu zuen lehenengo prosa-idazlea eta itzultzailea izan zen.

     1559an Eliza Katolikoa utzi zuen kalbinistekin bat egiteko, eta espetxeratu egin zuten. 1563ko martxoan Pauen lehenengo sinodoa egin zuten kalbinistek, eta Joanes Leizarraga jakintsua gonbidatu zuten. Oruan eman zioten Testamentu Berria eta zenbait otoitz kalbiniar itzultzeko agindua.

     Leizarragak bizpahiru urtetan burutu zituen itzulpenak; izan ere, 1565ean lau laguntzaile euskaldun izendatu zituen Olorongo biltzarrak Leizarragak  egindako lana gainbegiratu eta zuzentzeko: Piarres Landetcheverry; Sanz de Tartas,  Joannes Etcheverry eta Tardets.

     1566an Nayko sinodoan Leizarragak egindako lana goraipatu zuten, eta handik urtebetera Paueko sinodoak ministro izendatu eta Bastidara (Nafarroa Behera) bidali zuen.

     1571an, beskoiztarraren lana aargitaratu zen urtean, elkartu ziren Leizarraga eta Joana Albretekoa. 1573tik aurrera oso eskasak dira Leizarragari buruzko datuak.

     Joanez Leizarragaren lan nagusiak hiru dira, eta hirurak 1571n Roxelan kaleratu ziren: Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria (itzulpen-lan nagusiak), Kalendrera eta ABC, edo Christionen Instructionea.

     - Testamentu Berriaren itzulpenean, itzulpen nagusiaz gain badaude beste zenbait testu: obraren hasieran eta amaieran erreginari zuzendutako gutuna, "Heuscalduney" atala, obraren benetako hitzaurrea eta "Cuberoaco herrian usançatan ezdiraden hitz bakoitz batzu hango ançora itzuliac" izenekoa. Beste alde batetik, beste itzulpen-, moldapen- eta egokitzapen-lan txikiago batzuk.

     - Kalendrera, bere izenak dioen bezela, 16 orrialdeko erlijio-egutegia da.

     - ABC edo Christinoen instructionea othoitz eguiteco formarequin, haur eta gazteak gogoan hartuta egindako liburua da. Leizarragaren itzulpen honetan lau atal nagusi nabarmentzen dira: hitzaurre moduko bat, atal gramatikala, atal aritmetikoa eta atal doktrinala. Badirudi Lyonen 1555an argitaratutako eredu kalbindarrari jarraiki egin zuela ABC.

     Leizarragak bere lana amaitu zuenetik Roxelan argitaratu zen arte sei bat urte igaro ziren.

     Hotsei eta morfologiari dagokionez, eredu arkaikoa da. Lexikoan latinerako daukan joera nabarmena da edozein pasarte irakurri orduko. Oraindik nertzeke dago, zer puntura arte baliatu zuen Leizarragak bere inguruko euskara edo beste ereduren bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario