viernes, 9 de noviembre de 2012

"Hemen natza ortzirik..."

(XVI. mendea) Juan de Amendux

"Hemen natza ortzirik..."

Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eiritzirik,
Herioak ustegabe doloroski egotzirik.

Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik,
Onak eta onrak bertan munduak edekirik,
Plazerak azke [...] atsekabe bihurturik.
Ahaideak eta adiskideak urte gutiz atzendurik
Ikusten tut isuririk, harresi guzia deseginik,
Argi gabe, ilunbetan, ustel eta kirasturik.
Nigar begi bapederak bere aldiaz oroiturik:
Nihork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik.
Ene, arima duzuen gomendatu, garitatez mobiturik.
Zarraizkidate guzi[...] bertan hitzok ongi notaturik.

Josafaten baturen gara judizion elkarreki;
Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario