1592ko abuztuaren 7an Maulen, Zuberoa, jaio zen eta 1667an Donapaleun, Nafarroa
Behera, hil. Euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen.
Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa da.
Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi egin zuen.
Mauleko lurjabe eta merkatari familia batean jaio zen.
Bordelen zuzenbidea ikasi zuen. 1663an Zuberoako estatuetako sindiko izendatu
zuten, hirugarren estatuko kide gisa.
Ardosko Joana baxenafarrarekin ezkondu eta Donapaleura
joan zen, nafar estatuetan abokatu lanetan aritzera. Agaramontar leinuari
buruzko informazioaren bila aritu zen Baionako, Paueko, Touluseko eta Parisko
agiri-gordailuetan. Nafarroako erregeordeak ukatu egin zion Nafarroako Comptos
Ganberako agiriak begiratzea, susmoa hartuta Oihenartek informazio hura
Fernando katolikoak gauzatutako Nafarroaren inbasio gaztelarraren aurka
idazteko erabiliko zuela.
Denbora luzean zehar lehen
Euskal idazle laikotzat kontsideratua izan zen, izan ere alabako Juan Pérez de
Lazarragaren eskuizkribua 2004. urtean aurkitu zen. Poesia, Bernat Etxepareren
herri-tradizioko moldeetatik urrundu nahi izan zuen, auzo-erdaretako poesia
jasora hurbiltzeko.
Metrika zorrotza eta errima
aberatsa darabil. Berari zor diogu euskal poesiaren gaineko lehen hausnartze
literarioa; euskal idazleen artean horrelako kezka estetikoak erakusten dituen
lehena da.
- Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur (1657), frantsesez idatzia: Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak: O.ren gastaroa neurthitzetan. Poesiak autobiografikoak dira. Metrika zehatza darabil, eta hizkuntzaren aldetik berrizalea da. Hitz berriak eta aditz trinkoak asmatzen ditu, hala nola derakurt 'irakurtzen dut' adizkia, eta neurtitz hitz elkartua.
| Irudia |
- Notitia utrisque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae (Paris, 1638), latinez idatzia: Bi Baskonien historia, iberiarrarena eta akitaniarrena. Lan honetan Euskal Herri osoaren historiaren berri ematen du, Hegoaldea naiz Iparraldea aintzat harturik. Historiarekin batera, euskararen morfologiari buruzko 24 orrialde dakartza, non gramatika klasikotik aldendu eta euskararentzat molde berriak aurkitzen ahalegintzen den.
- L'art poetique, frantsesez idatzia: Piarres Lafittek 1967an eskuizkribua aurkitu eta bere aldizkarian (Gure Herria aldizkaria) argitaratu zuen. XX. mendean aurkitutako eskuizkribua, euskarazko poesiaren inguruko gogoeta da: bere ustez poesia euskaraz nola egin behar den azaltzen du, poemetan gorde behar liratekeen errima eta neurkera arauak ematen ditu, eta argitaratutako poemak hein batean teoriarenaplikazioa dira.
Nabarmena da molde tradizionalak
gainditu eta inguruko hizkuntzen eredu jasoagoetara hurbildu nahi duela. Bere
garaiko euskal poesiaren berri ematen du baina poema asko bere emazteari
zuzendurikoak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario